XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VII. - Euskal idazleak.

Lumaren bitartez apostolutza egin dabenak be eztira gitxi Larra'ko prailleon artean.

Len, anai arteko guda aurretik ez eben gitxi egin, eta orain ez dabiltz nagiago.

Liburu oso jakingarria osotu daikegu karmeldar oneik dagien alderdi ortako lanari begiratuta be.

Ona erakusgarri batzuk.

Aita Martin.

Izlari lez ez bakarrik, idazle gisan be lan asko egin eban euskera ta euskal erriaren alde.

Liburu askorik ez euskun argitara emon, baina liburutxo ta idazlan ugariak eginda joan yakun.

Karmen'go Argiaren zuzendaria izan zan zati batean, eta an idatzi zituan Baserrigaiak eta Ergi Biribillak ez dira edozer gauza.

Maiatzeko illa ta berak errietan egiñiko itzaldi meta bat argitaratu barik itxi euskuzan.

Euskera gartsu ta jatorra erabillen beti.

Aita Zelestino Gorrotxategi.

Berriz'ko seme au, gaur be Eibar'en bizi da.

1886'ko urtean jaioa.

1904'an praille eskintzak eta 1910'an lenengo meza.

Larrea'n Praga'ko Jesus Umearen Kofradiko zuzendari zala, eskuliburu dotore bat idatzi ta argitara emon euskun: Karmeldar Lorategia (Bilbao, 1918).

327 orrialde ditu.

Euskera apaiñean idatzita dago, ta auxe izan zan urte askotan karmeldar eleizetan erabilli zana.

Aita Doroteo.

Euskeraz ta erderaz liburutxo politak itxi zituan.

Batzuk: Aurtxo Jesus Praga'koaren Jaiera liburua (Donostia, 1915); Karmen'go Amaren esku-liburua (Zornotza, 1931).

Eta Karmen'go Argian ainbat lan, Aita Gurea ta Praga'ko Jesus Aurraren edestia azalduaz batez be.

Ondo ekian euskeraz, eta beti errikoi jarduna dogu.

Lontzi Aba.

Bere egunetan, eten barik, nok jakin zenbat itzaldi egin ebazan?.

Baiña idazteari be ekin eutson, eta guztiz gogotsu ekin be,(...).